New York-eko bizikletazko mezularitza zerbitzuan lan egiten du, azkenaldian modan dagoen Joseph Gordon Lewitt-en pertsonaiak. Egun batean ordea, eraman behar duen pakete batek buruhauste asko ekarriko dizkio.
Gaizto paperean Michael Shannon, bere kareto eta guzti. Hau ere azken aldian lan eta lan dabilena (Boardwalk empire, Take Shelter...)
Ez du gauza haundirik pelikulak. Simple eta entretenigarria.
ONENA: Dana emanda bidegurutze batera iristean, zein aukera ezberdin dituen erakusten duen eskema mentala. Hemendik... tortazo. Hemendik... atropello. Hemendik... libre
TXARRENA: Oso ximplea, pertsonaiek ez dute ezer...
BITXIKERIA: Tipuak bizikletan eztaka frenoik. "-Los frenos te pueden matar..." Venga yaaaaaaa!! Jajajajaj!
Iritzigune: Zine Blog-a
Kaixo! Ongi etorri IRITZIGUNE-ra. Gaurko eta atzoko pelikulen inguruko iritziak argitaratuko dira bertan. Parte hartu eta eman zeure iritzia!
miércoles, 28 de marzo de 2018
SIN FRENOS (David koepp) -2012-
New York-eko bizikletazko mezularitza zerbitzuan lan egiten du, azkenaldian modan dagoen Joseph Gordon Lewitt-en pertsonaiak. Egun batean ordea, eraman behar duen pakete batek buruhauste asko ekarriko dizkio.
Gaizto paperean Michael Shannon, bere kareto eta guzti. Hau ere azken aldian lan eta lan dabilena (Boardwalk empire, Take Shelter...)
Ez du gauza haundirik pelikulak. Simple eta entretenigarria.
ONENA: Dana emanda bidegurutze batera iristean, zein aukera ezberdin dituen erakusten duen eskema mentala. Hemendik... tortazo. Hemendik... atropello. Hemendik... libre
TXARRENA: Oso ximplea, pertsonaiek ez dute ezer...
BITXIKERIA: Tipuak bizikletan eztaka frenoik. "-Los frenos te pueden matar..." Venga yaaaaaaa!! Jajajajaj!
martes, 15 de febrero de 2011
GOYA SARIAK 2011
Faboritoak zirenak: "También la lluvia" eta "Balada triste de trompeta"
Irabazlea: "Pa Negre"
Interneteko deskargen polemikak izugarri baldintzatu ditu aurtengo Goya sariak. Iciar Bollain edo Alex de la Iglesia irabazle suertatu ezkero, akademia, bietako bati arrazoia ematen ari zitzaiola emango zukeen beraz zer egin dute? Hirugarren bati eman sari garrantzitsuenak. Ez diot "Pa Negre"-ri meriturik kendu nahi. Ez dut oraindik ikusi eta horrenbeste izendapen bazituen zerbaitegatik izango da baina nik uste oraingo honetan, esaerak dioen bezala, "A rio revuelto..."
Dena dela, beti da pozgarria faborito ez den norbaitek irabaztea edozein arlotan. Honi esker, bestela izango ez zuen arreta izango dute bai filmak eta baita bertan parte hartu dutenek ere.
Beste alde batetik, Javier Bardem-i emandako saria ez da inolako sorpresa izan. Gazteleraz egindako paper honengatik Oscar-etara izendatua baldin badago, nola ez zioten ba Goya emango!!!! Zine espainiarrak zine estatubatuarra aldare batean dauka eta ez dute kontrakorik esateko adorerik.
Gala diseinatzeko orduan ere, estatubatuarren estiloa kopiatu nahi izaten dute, estilo propiorik ez dutelako. Diferentzia zera da ordea, haiek zerbaitetan onak badira, ospakizun handiak organizatzen da. Horretan artistak dira espainiarren aldean.
BITXIKERIA:
1-Rorigo Cortés, "Buried"-eko zuzendariaren komentarioa eskenatoki gainean: -¡Tengo un Goya como una olla!-
Agian ez zen egokiena...
2-Jimmy jump-en agerraldia, aktore onenaren Goya ematerakoan. ¡Bravo por la seguridad!! jajaj!
viernes, 24 de diciembre de 2010
VICTOR VICTORIA (Victor o Victoria) -1982-

Txalogarria benetan La Sexta 3 telebista kateak martxan ipini duen ekimen interesgarria: gauero bi pelikula "klasiko". Betiko aktore/sa eta zuzendari handien filmeak botatzen hasi dira.
Duela pare bat aste Blake Edwards zuzendariaren heriotzaren berri izan genuen eta horren harira, atzo filme hau ikusteko aukera eskeini zidaten.
Klasiko hau 30. hamarkako Paris-en girotua dago. Bertan kabaraeteko artista bat lan bila dabil eta ez du arrakastarik izango gizon trabestitzat pasa arazten den arte. Gauza nahasten joango da Chicago´ko gangster bat beretaz maitemintzen denean.
1982-ko komedia honetan askatasun osoz tratatzen da homosexualitatearen gaia, egoera barregarri pila bat sortaraziz.
Filme musikalengatik (Sonrisas y lagrimas, Mary Poppins et hauxe bera) famatua den Julie Andrews dugu protagonista. Musikalak gorroto ditudan arren hau asko gustatu zait izan ere zati musikalak zeharo justifikatuak daude, hau da, kabareteko funtzioak direla eta ez direla beste musikal gorrotagarri batzuetan bezela kalean kantari hasten "sin venir a cuento"...
ONENA: Gidoia, elkarrizketak, pertsonaiak eta humore elegantea. Eta nola ez, Edwards beraren Clouseau inspektorea gogorarazten duen detektibea. -Tenga cuidado!-Yo siempre tengo cuidado...jojojojoo!
TXARRENA: Niri pertsonalki musikalek atzera botatzen naute. Horren erruz pelikula hau orain arte ikusi gabe nengoen.
BITXIKERIA: Oscar-etarako 7 izendapen lortu arren kantu originalarena bakarrik irabazi zuen. "Ghandi" eta "E.T" -rekin topatu bait zen urte horretan. Zorte txarra!
Etiquetas:
Blake Edwards,
James Garner,
Julie Andrews
miércoles, 22 de diciembre de 2010
THE KILLERS (Forajidos) -1946-

Toma ya! Gidoia duen pelikula bat!!! Gaur egun ez da erraza landutako gidoia duen pelikula bat ikustea, beraz atzera begiratu eta horrelako filme bat topatzea oso gustagarria gertatzen da.
Ernest Hemingway-en istorio labur batean oinarrituta dago filmea eta Oscar-etarako 4 izendapen lortu zituen. Zuzendaria, gidoia, soinu banda eta muntaia. ( Pelikula bat ona edo txarra den epaitzeko Oscar kopurua begiratzea ez dela oso fidagarria azaldu nahiko nizueke beste egunen batean. Agian sari banaketa iristehar denean...)
Niretzat ezezaguna zen Burt Lancaster eta Ava Gardner-en pelikula hau eta izugarri gustatu zait. Azken urteetan horrenbeste erabili den flashback-aren teknikaren bitartez, boxealaru baten hilketa argituko dute metraian zehar. EAAARRRRAAAAAAAAAAA!!!
ONENA: Gidoia
TXARRENA: Txuri beltzeko pelikulek ematen diguten perezagatik galtzen ditugun maisulanak...
TRON LEGACY -2010-

28 urte beranduago egin dute 1982-ko "Tron" pelikularen jarraipena eta nik uste zerbait hobeagoa pentsatzeko denbora nahikoa izan dutela. Beraz, "Tron Legacy" hau laister ahaztuko zait. Bisualki interesgarria bada ere, ez du 3D formatu berria nahikoa esplotatzen ("Avatar"-ek egin bezala adibidez.). Niretzat filmearen puntu erakargarriena hori zen eta hutsean geratu ondoren, ez dut pentsatu ere egin nahi, 2D formatuan zein aurpegirekin geratuko nintzatekeen...
Gai honen inguruan Matrix-en aurretik egindako pelikulak ("Tron" bera, "El cortador de cesped", "Nivel 13", etab.) aintzindariak izan ziren baina Matrix ondorengoak berriz "quiero y no puedo" dirudite.
Total: pelikula ciberfilosofikotxungo hoietako bat. Sakonkerian hasi ta bertan galtzen direla eta ez dutela jakin baza inportanteena jokatzen: 3D-a
ONENA: Soinu banda retroa eta nonbait irakurri dudan bezala: "Obi Wan Lebowski" Jeff Bridges.
TXARRENA: Ez du ez buru ez hankarik...
BITXIKERIA: "House" telesaileko "13" medikua ikus dezakegu. Guapisisima!!
miércoles, 15 de diciembre de 2010
LEHIAKETA
martes, 14 de diciembre de 2010
EAT, PRAY, LOVE (Come, reza, ama) -2010-

Aspaldian Julia Roberts-en arrastoa galduta geunden eta egia esan behar badut, hala jarraituko balu hobe!
Espainian oso ongi saldu dute pelikula, Bardem-ekin lan egiten duela azpimarratuz baina filmean ez da agertzen ordu eta erdi pasa arte. TOMA YA! Ez da "precisamente" Bardemen interpretazio espektakularrena, mas bien oporretara joan da eta gainera kobratzen...
Beste puntu interesgarria Richard Jenkins aktorea da baina hau ere ordu bete pasa arte ez da agertzen... en fin...
Zalantzarik gabe, neskei zuzendutako pelikula da baina neskak ez dira inozoak eta pelikula hau lotsagarria iruditu zait. Nola esango nuke... ABOMINABLE!!
ONENA: Richard Jenkins en papera (laburra izan arren)
TXARRENA: ¿Por dónde empiezo...?
BITXIKERIA: Julia Robertsen ahoa oraindik eta handiagoa ikusten da zinean! Zer gertatuko ote da 3-D formatuan filmatzen dutenean!! Por Dios!!
Horrelako pelikula txarrei etiketa bat jartzen diet laburki iritzia eman ahal izateko: DANTE'S PEAK Izen bereko pelikula nardagarriaren omenez...
Etiquetas:
Javier Bardem,
Julia Roberts,
Richard Jenkins
domingo, 22 de noviembre de 2009
NIGHT MOVES (La noche se mueve) -1975-

Arthur Penn zuzendariaren detektibe pelikula setentero ona!
Gene Hackman dugu protagonista. Aktoresa ohi batek bere alaba buruarina (por no decir pelandrusca...) bilatzeko kontratatuko du. Lana aurrera daramala, arazo pertsonal batzuk ere konpondu beharko ditu.
Noski, ezer ez da dirudiena...
Melanie Griffith eta James Woods gazte gazte batzuk ere ikus ditzakegu.
ONENA: Gidoia, Hackman eta dialogo batean Eric Rohmer zuzendariari egiten zaion kritika: " No me gustan sus peliculas. Es como mirar como crece una planta." Jojojo!
TXARRENA: ...
BITXIKERIA: Hackman-en emaztearena egiten duen aktoresak, ETB-2 ko pasalo programan ateratzen den (edo zen) neska baten krixton antza zeukan!!! Ea argazkiak lortzen ditudan!!
Etiquetas:
Arthur Penn,
Gene Hackman,
James Woods,
Melanie Griffith
sábado, 21 de noviembre de 2009
LA FLAQUEZA DEL BOLCHEVIQUE -2003-

Celda 211-ren harira, Luis Tosar-en 2003 ko filme hau ikusi dut.
Garrantzirik gabeko auto ixtripu batek hainbat gartakari ekarriko ditu jarraian, horrela, kasualitatez, gizon amargatu batek neskatxa gazte polit bat ezagutuko du, erlazio berezi bat garatuz.
Behin baino gehiagotan ikusi dugun "lolita"-ren istorioa da honako hau. Maria Valverde gaztearen ezagutaraztea suposatu zuen eta Luis Tosar-en intarpretazio aipagarrietako bat da.
Pena merezi du.
ONENA: Tosar eta Valverde.
TXARRENA: Tosar-en lan azpimarragarri guztiek amargatu edo "kabroi" puntu hori dute (Los lunes al sol, te doy mis ojos, celda 211, hauxe bera...). Gai izango ote da beste paper batzutan nabarmentzeko?...
BITXIKERIA: Protagonistak kotxean Extremoduro entzuten du!!
GIGANTE -2009-

Bi pertsoanai bakartiren arteko amodio istorio txiki eta polita da honako hau baina ooooooooooossssooooooooo motelaaaa...
Supermerkatu bateko segurata bat, kamerak kontrolatzen aritzen dena, garbitzaile batetaz maitemintzen da, horrela, ezer esateko ausardirik ez duenez, egunero jarraitu egingo dio, hark jakin gabe bera babestuz.
Pelikula argentinar hau ia ia pelikula mutua da, eta hitzegiten duten bakoitzean asko kostatzen da ulertzea, oso azentu itxia bait dute.
ONENA: Protagonista eta bere Motorhead eta Biohazard-en kamisetak!!!
TXARRENA: Batez ere oso motela dela.
BITXIKERIA: Irakurri dudan beste kritika baten arabera, aurtengo Berlin-eko jaialdi aspergarriko gauza onenetako bat izan omen zen... Nolakoak ote ziren orduan beste filmeak?!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

