
EEUU, Erresuma Batua et Alemaniak elkarlanean aurkezten diguten pelikula dibertigarria dugu honako hau. Humore beltza eta beti funtzionatzen duen humore eskatologikoa nahasten dituzte bertan, estilo ingeles finarekin guztia borobilduz.
Imagina daitezkeen egoera aldrebesenak gertatzen dira hileta batean, antolatzaileei hainbat buruhauste ekarriko dizkietelarik.
Eskertzen da tarteka horrelako komedia bat ikusteko aukera izatea. Komedia romantikoa ez dena eta nerabeen neurrira egindako "Amerikan Pie"-ren bariante bat ez dena.
Zorionez hor ditugu, Farrely anaiak beren pelikula gamberroekin eta baita Coen anaiak ere beraien humore bikainarekin. Orain Frank Oz gehitu beharko dugu zerrendara, komediak bakarrik egiten ez dituen arren, lehen ere barrea ederki eragin bait zigun "Bowfinger" (Eddie Murphy) apartarekin.
ONENA: Osaba Alfie-ren kakalarria!
TXARRENA: Agian protagonista markatuago bat faltada erreferentzi modura...
BITXIKERIA: Zuzendari honek, Jim Hensonekin (Teleñecos-en sortzailea) batera "El Cristal Oscuro" filmea zuzendu zuen 1982-an.
2 comentarios:
'El Cristal Oscuro' eta 'Dentro del laberinto' 80eko hamarkadako fantasiazko bi film gomendagarri, 'La historia interminable'-rekin batera.
Portzierto, hik eta nik bazekiagu, baina gainerakoek beharbada ez ditek jakingo nor huan Jim Henson.
GALLINA KAPONATA
Hello. And Bye.
Publicar un comentario