viernes, 5 de octubre de 2007

Eskari Berezia: DOWN PERISCOPE (Abajo El Periscopio) -1996-


"Frasier" telesail ospetsuko Kelsey Grammer dugu filme honetako protagonista. Onartu beharra dago ausardia behar dela horrelako pelikula penagarri bat egiteko (ausardia edo soldata ona...), humore simplea, kolpeak, erorketak... aurkezten dizkigu David S. Ward zuzendariak, seguruenik oraindik gartzela zigorra betetzen ariko dena lan honengatik.
Urpekuntzi desastroso honetako aktoreen artean Rob Schneider aurki dezakegu, pelikula mota honetan espezializatua.( "Estoy Hecho Un Animal, Gigoló, Este Cuerpo No Es El Mío...) En fin...
Bestalde, William H. Macy (Fargo, Magnolia, Boogie Nights...) aktore errespetagarria ere aurki dezakegu, izan ere, beste ezer ez dagoenean zerbait egin beharra dago soldata etxera eramateko...

Ez da gomendagarria 18 urtetik gorakoentzat.

Bitxikeria: Urpekuntziko "Pacman" sukaldaria, Bill Murray-en "Atrapado En El Tiempo" filmean ikus dezakegu, behin eta berriz, behin eta berriz...

ONENA: Pffffffffff....
TXARRENA: Hain da zaila erabaki hau hartzea...

2 comentarios:

Anónimo dijo...

¡¡¡Nuclear!!!

Hik seguru pelikula hau ikusi dekela?

Anderground dijo...

Arrazoi! De nuclear nada!Eskerrik asko zuzenketagatik.
Eta bai, zoritxarrez ikusita zekat, 2 ALDIZ!