miércoles, 2 de enero de 2008

AMERICAN GANGSTER -2007-


Ez da "El Padrino", ez "Los Intocables", ez "Uno De Los Nuestros", ez "Scarface", ez "Atrapado Por Su Pasado", ez "Casino", ez "Infiltrados"...

Gangster generoan falta zitzaigun pelikula bezala saldu dute "American Gangster" hau, Oscar-etarako faboritoa, zuzendari bikaina (Ridley Scott) eta aktore bikainak (Denzel Washington, Russell Crowe). Ados.
Frank Lucas trafikatzailearen istorioa kontatzeke zegoela eta merezi zuela pelikula bat, ados.
Mafiari buruzko pelikula garrantzitsu bat bezala geratuko dela, ados.

Baina hasieran aipatutakoen aldean, honek ez du horrelako indarrik transmititzen, nire ustez, "crescendo" deritzona falta zaio eta baita tentsio apur bat metraia osoan zehar.
Denzel Washington bikain dagoela iruditu zait baina Russel Crowe-n gandik zerbait hobeagoa espero nuen.

"El Dilema", "L.A.Confidential", "Master & Commander" etab. -eko Crowe onenaren zain jarraituko dugu.

Ojo! Oso pelikula txukuna, kartelerako kalitate media puntu ASKOTAN igotzen duena, baina ez maisulana.

ONENA: Crowe-k laguna estuasunetik nola ateratzen duen eta jarraian datorren ambulantziako eszena. Hori da Crowe onena!

TXARRENA: Maisulan bezala iragartzeak ekartzen duen dezepzio apurra.

BITXIKERIA: Gaur egun, bi protagonistak lagun minak omen dira...

1 comentario:

Anónimo dijo...

Hello. This post is likeable, and your blog is very interesting, congratulations :-). I will add in my blogroll =). If possible gives a last there on my blog, it is about the Wireless, I hope you enjoy. The address is http://wireless-brasil.blogspot.com. A hug.