Bueno, Gallipoli-ren galdera nahiko zaila izan dela esan didate beraz hemen duzue errazago bat. Ondorengo zerrendan zein dago soberan:
Moulin Rouge
Los Otros
Calma Total
Dias de Trueno
Oficial y Caballero
Las Horas
Dogville
Erantzuna beti bezala uberander@hotmail.com era bidali. Asmatzen duenari 5 puntu!
Kaixo! Ongi etorri IRITZIGUNE-ra. Gaurko eta atzoko pelikulen inguruko iritziak argitaratuko dira bertan. Parte hartu eta eman zeure iritzia!
lunes, 22 de diciembre de 2008
CHANGELING (El Intercambio) -2008-

Clint Eastwood-ek berriz ere pelikula bikaina eskeintzen digu.
Bahitutako haur baten amak, poliziaren korrupzioaren aurrean jasan behar dituen ezbeharrak erakusten dizkigu bertan.
Oscar-etarako izendatua izango den Angelina Jolie ederki dago bere paperean baina batez ere, gure Clint handiaren eskua nabari da filmean.
Ederki kontatutako pelikula, detaile guztiak zainduz, emozio ezberdinak sortaraziz, eta girotze bikainarekin.
Benetan gomendagarria naiz eta apur bat luzea izan.
ONENA: Zuzendaria: Clint Eastwood
TXARRENA: Clint zahartzen ari zaigula eta eztuela askoz filme gehiago egiteko denborarik izango. Lastima...
BITXIKERIA: Angelina Jolie-k badu Oscar bat. "Inocencia interrumpida" filmean irabazi zuena eta han ere, honetan bezala, sikiatrikoan sartuta ibili zen. Hau da erokeria aizue!
BERRIAK
Bueno bueno,
Azken leihaketako irabazlea Barkaha izan dugu, berak eman bait du erantzun zuzena.
Irudiko pelikula Gallipoli da, Mel Gibson gazte bat erakusten ziguna.
Beraz 5 puntu berarentzat: ZORIONAK!
Azken leihaketako irabazlea Barkaha izan dugu, berak eman bait du erantzun zuzena.
Irudiko pelikula Gallipoli da, Mel Gibson gazte bat erakusten ziguna.
Beraz 5 puntu berarentzat: ZORIONAK!
jueves, 4 de diciembre de 2008
LEIHAKETA

Eta aspaldiko partez, leihaketa!!!
Zein pelikula da?
Erantzunak uberander@hotmail.com -era bidali.
Gogoratu, asmatzen duen bakoitzari, 5 puntu eta blogean aipamen berezia jasotzearen ohorea! UAAUAUAUAUAUA! Torreviejako apartamentu bat baino hobea ez al da!!??
Animo!
LOS CRONOCRIMENES -2007-
2004-ean Oscar-etarako izendatua izan zen Nacho Vigalondo zuzendari espainiarra bere "7:35 de la mañana" eta horrek bere lehen luzemetraia den hau egiteko ateak ireki zizkion.Esan beharra dago ez dela erraza gai honetako filmeak borobiltzea, egia esan, ia ezinezkoa dela iruditzen zait denboran zehar bidaiatzearen inguruko pelikula bat zeharo ongi ixtea. Halere Vigalondok debut txukuna egiten du hemen, ongi eraikitako gidoi batekin era egokian filmatuz.
Interpretazio aldetik ordea nahiko flojoak iruditu zaizkit denak. Kuadrillakoen artean egindako antzezlanaren usaina du eta hori laburmetraietan bale, baino luzemetraietan pausu bat aurrera egin behar dela iruditzen zait.
ONENA: Gidoia (ahal den neurrian).Detaile guztiak ongi zainduta daude.
TXARRENA: Agian neu naiz, Karra Elejalderi pakete pixkat diodana...
BITXIKERIA: Tom Cruise-en produktorak (United Artists) filmaren eskubideak erosi zituen remake bat egiteko.
KOMENTARIO FRIKIA: Filme hontako denbora makiñak ez al du "Demolition Man"-eko presoak hizozteko makiña gogorarazten?
P.D: Reflexio mota hauetara iristeak asko kezkatzen nau...
Etiquetas:
Barbara Goenaga,
Karra Elejalde,
Nacho Vigalondo
THE DUELLISTS (Los Duelistas) -1977-

Aurkikuntza oso interesgarria iruditu zait filme hau.
Napoleonen garaian bi frantziar soldaduren arteko ohorezko lehia kontatzen da. Ezpataz eta pistolaz urteetan zehar duelo ezberdinetan neurtzen dira, azkenik bat garaile irten arte.
Gaur egun famatua den Ridley Scott (Alien, Blade Runner, Gladiator...) zuzendariaren lehen luzemetraia da hau eta garbi erakutsi zuen bazuela habilezia lanbide honetarako, bai horixe!
Protagonistak Keith Carradine (David "Kung Fu" Carradine mitikoaren anaia) eta Harvey Keitel paregabea ( Reservoir dogs, El Piano, Malas Calles...) ditugu.
ONENA: Ezpatazko dueluak eta batez ere Rusian hizoztutako soldaduen pasartea.
TXARRENA: Istorioaren oinarria edo abiapuntua ahul xamarra iruditu zait.
BITXIKERIA: Albert Finney ( Network, Muerte Entre Las Flores, Big Fish...) aktore apartak agerpen labur bat du.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)