jueves, 29 de octubre de 2009

SUNSET BOULEVARD (El Crepúsculo de los Dioses)-1950-


Beti bezela pereza pixkatekin hasi naiz pelikula hau ikusten, izan ere, gehiago edo gutxiago, denok dugu pelikula zaharrak aspergarriak direnaren aurreritzi hori.
Baina segituan igertzen da klasiko hauek zergatik diren KLASIKOAK.
Billi Wilder-en filme honetan, zine mutuko izar ohi baten gainbeheraren ondorioak agertzen zaizkigu; ez du onartzen bere ospe garaiak pasa zirela eta diru faltan dabilen gidoilari gazte bat kasualitatez ezagutu eta berriz ere pantailara itzultzen saiatuko da. Inork ez du adorerik aktoresari egia esateko...
Gaur egun ez da horrelako gidoi landu eta borobilik erraz ikusten, ez horrelako dialogorik, ezta gutxiagorik ere. Aspaldian arlo horretan agian L.A. Confidential (1997) aipatu dezakegu, gai antzekoaz diharduena...
Antzezlanei dagokionen berriz William Holden primeran dago eta Gloria Swanson (niretzat gaur arte ezezaguna) ezinhobeto "diva" eroaren paperean!!!
ONENA: Gidoi borobila.
TXARRENA: Ia beti gauza bera esaten dut filme zahar hauei buruz: Aurreritzi eta ezjakintasunagatik orain arte ikusi ez izana.
BITXIKERIA: Buster Keaton zahar bat eta Cecil B. DeMille (Los 10 mandamientos-en zuzendaria) ikus ditzakegu bere buruarena egiten.

AGORA -2009-


Zine haundira (aurrekontuari dagokionean behintzat) jauzi egin du oraingoan Amenabarrek, eta banuen kezka ea zer moduz irtengo zitzaion. Soberan erakutsia zuen bere talentua inguru kontrolatuagoetan, pertsonai gutxi, eskenatoki txikiak, historio pertsonalagoak, hala nola Tesis, Mar Adentro, Los Otros etab.
Nire ustez beste behin garaile irten da zuzendari espainiarra. Filme handia egin du zentzu guztietan, historio mamitsua, pertsonaia ezohizkoa eta elkarrizketa interesgarriak.
Erlijioen alde txarrena erakusten digu filmeak eta nola gizakien arteko tirabirek jakintza oztopatu izan duten.
ONENA: Gauza asko.
1)Gatazka momentu gordinenetan kamara nola espaziora aldentzen den. Gure arteko gatazkak, jakintza unibertsalaren aldean huskeriak direla primeran islatzen du.
2)Elkarrizketa didaktikoak! (zinean zeharo ezohikoak!!)
3)Apolonioren konoaren gainean kamarak egiten duen mugimendu argigarria!!
TXARRENA: Errepartoko aktorerenbat flojo xamarra
BITXIKERIA: Askoren kexa da ez dagoela amodio istoriorik filmean... bale, ez dago ohizko istorio roxa pastelik, baña zer da Orestesek eta Davok Hypatiagatik sentitzen dutena, eta Hypatiak izarrengatik eta baita bia hauengatik sentitzen duena? Davoren barkameneko eszenan zer dago ba maitasuna ezezik???

miércoles, 28 de octubre de 2009

ZOMBIES PARTY -2004-


Nahiko parre egin det pelikula honekin, humore ingelesa zombiekin nahastuta!! jajajajajajaja!
Beti pentsatu izan dugu oso baldarra izan behar dela zombi makal horietako batek harrapatzeko eta pixkat ridikuloa geratzen dela filmea egiterakoan. Honentzako soluzioa zein da?
Bi aukera:
-Zombiak basatiago b...ihurtu eta korrika, jauzi etab. egin dezatela (28 dias despues eta 28 semanas despues filmetan bezala (jarto!)
-Edo makalak direla asumitu eta protagonistek nahiko erraz hil ahal ditzatela. (kasu honetan bezala). Hori bai humore beltza a tope!
Oso dibertigarria!!!!
ONENA: Atentzioa deitu gabe zombi artetik pasatzeko sistema, jajajaja!
TXARRENA: Filmea oharkabean pasatu izana...
BITXIKERIA: Protagonistaren aitaordekoa Love Actually filmean ere ikus dezakegu (pelikula gomendagarria portzierto)Gehiago Irakurri

DOCTOR ZHIVAGO -1965-


Txikia nintzenean, gure etxean bazen musika kaxa bat, ireki eta kantuari jarraituz dantzari batek birak ematen zituena. Horrenbeste urteren ondoren, kantu horrekin topatu naiz berriz filme hau ikusterakoan.
David Lean-en klasiko haundi hau, oraindik ikusi gabe neukan (beste hainbat bezala) eta gusto...ra ikusi dut nahiz eta zuzendari honen Lawrence de Arabia gehiago gustatu zitzaidan.
1917 errusiar iraultzan kokatzen da filmea eta gerra garaian, mediku poeta baten gorabeherak azaltzen ditu. Bi emakumeenganako maitasunak ere nahiko buruhauste ematen dizkio.
Istorio ederra , gidoia, argazkilaritza, musika... 5 Oscar irabazi zituen urte hartan.
ONENA: Amaiera krudela.
TXARRENA: Emaztearen pasotismoa..?¿?¿?¿
BITXIKERIA: Gabonetako loteriaren musika ere entzun dezakegu filmean.Gehiago Irakurri

INGLORIOUS BASTERDS (Malditos Bastardos) -2009-


Bueno, bueno, zer iruditu zaizue Tarantinoren azkena?
Egia esan ez nuen gehiegi espero zinera joan nintzenean baña (agian horretxegatik) gustora irten nintzen.
Bale, ez da serioegi hartu behar pelikula ze bestela zulo pila bat aurkitu dakizkioke baña puntazo bezala, haundia... iruditu zait. Beti bezala elkarrizketa luze eta bitxiak, humore beltza eta ohizko odol dosia. Gerrako pelikulak hankaz gora jarri ditu Tarantinok, ezer ez da dirudiena eta gauzak ez dira batek espero bezala gertatzen. Horregatik bakarrik merezi du aipamena pelikula honek.
Ah hori bai, Tarantinori II.mundu gerratean gertatutakoa bost axola! Bere bertsioa egin du... ta zergatik ez??
ONENA: Hizkuntza nahasketa eta western momentua.
TXARRENA: Bradd Pittek guztioi adarra jotzen digula dirudi bere Popeye aurpegi horrekin, baña badu bere puntua!!
BITXIKERIA: Tarantinok izenburuko "bastards" "basterds" idaztea erabaki zuen, horrela ahoskatzean zakarrago dirudielako.Gehiago Irakurri