domingo, 22 de noviembre de 2009

NIGHT MOVES (La noche se mueve) -1975-


Arthur Penn zuzendariaren detektibe pelikula setentero ona!
Gene Hackman dugu protagonista. Aktoresa ohi batek bere alaba buruarina (por no decir pelandrusca...) bilatzeko kontratatuko du. Lana aurrera daramala, arazo pertsonal batzuk ere konpondu beharko ditu.
Noski, ezer ez da dirudiena...
Melanie Griffith eta James Woods gazte gazte batzuk ere ikus ditzakegu.
ONENA: Gidoia, Hackman eta dialogo batean Eric Rohmer zuzendariari egiten zaion kritika: " No me gustan sus peliculas. Es como mirar como crece una planta." Jojojo!
TXARRENA: ...
BITXIKERIA: Hackman-en emaztearena egiten duen aktoresak, ETB-2 ko pasalo programan ateratzen den (edo zen) neska baten krixton antza zeukan!!! Ea argazkiak lortzen ditudan!!

sábado, 21 de noviembre de 2009

LA FLAQUEZA DEL BOLCHEVIQUE -2003-


Celda 211-ren harira, Luis Tosar-en 2003 ko filme hau ikusi dut.
Garrantzirik gabeko auto ixtripu batek hainbat gartakari ekarriko ditu jarraian, horrela, kasualitatez, gizon amargatu batek neskatxa gazte polit bat ezagutuko du, erlazio berezi bat garatuz.
Behin baino gehiagotan ikusi dugun "lolita"-ren istorioa da honako hau. Maria Valverde gaztearen ezagutaraztea suposatu zuen eta Luis Tosar-en intarpretazio aipagarrietako bat da.
Pena merezi du.
ONENA: Tosar eta Valverde.
TXARRENA: Tosar-en lan azpimarragarri guztiek amargatu edo "kabroi" puntu hori dute (Los lunes al sol, te doy mis ojos, celda 211, hauxe bera...). Gai izango ote da beste paper batzutan nabarmentzeko?...
BITXIKERIA: Protagonistak kotxean Extremoduro entzuten du!!

GIGANTE -2009-


Bi pertsoanai bakartiren arteko amodio istorio txiki eta polita da honako hau baina ooooooooooossssooooooooo motelaaaa...
Supermerkatu bateko segurata bat, kamerak kontrolatzen aritzen dena, garbitzaile batetaz maitemintzen da, horrela, ezer esateko ausardirik ez duenez, egunero jarraitu egingo dio, hark jakin gabe bera babestuz.
Pelikula argentinar hau ia ia pelikula mutua da, eta hitzegiten duten bakoitzean asko kostatzen da ulertzea, oso azentu itxia bait dute.
ONENA: Protagonista eta bere Motorhead eta Biohazard-en kamisetak!!!
TXARRENA: Batez ere oso motela dela.
BITXIKERIA: Irakurri dudan beste kritika baten arabera, aurtengo Berlin-eko jaialdi aspergarriko gauza onenetako bat izan omen zen... Nolakoak ote ziren orduan beste filmeak?!!!

viernes, 20 de noviembre de 2009

2012 -2009-


Ez da inor dezepzionatuko pelikula honekin. Espero genuen guztia ematen digu filmeak: Entretenimendua, efektu berezi txundigarriak, abentura, pertsonai eta egoera topiko guztiak, mezu moralista, txikizioa, beti juxtu juxtu libratze hori, betiko amaierako txalo horiek heroiarentzat, haurrak, berradiskitzea, beti salbatzen den txakurtxoa, presidente eredugarria, familiarren agur emotiboak...
Gidoia? Zertarako? pffffff... Behin bat egin zuten eta berbera erabiltzen dutela uste dut beti filme mota hauetan.
ONENA:
-Esperotakoa ematen digu, efektu berezi izugarriak. Oscar-etara fijo!
-Beste filme batzuengatik gustoko dugun John Cusack-en popularitatea igoko da.
TXARRENA:
-Pelikula berdina 10.000 aldiz ikusi dugu.
-Hamar minuturo pentsatzen duzu: " Si hooooombreeee!!!!" baña parre pixkat egiten duzu...
-Suntsitu daitekeen guztia suntsitu du Emmerich-ek oraingo honetan, nola gaindituko du hau hurrengoan???
BITXIKERIA:Ba zen ba, C+ eko telesail hura "BLUSH" ?? Aldizkari batean lan egiten zuten haien komedia hura? Ba hango zuzendari empanatuarena egiten zuena ikus dezakegu...

martes, 17 de noviembre de 2009

MOON -2009-


Ilargiko energia estazio batean lan egiten duen langile bakarra da Sam Rockwell-en pertsonaia. 3 urteko kontratua bete beharko du bertan, erreleboa iritsi arte. Baina noski, beti bezela gauza arraroak gertatzen hasiko dira...
Beti gustatu izan zait zientzia-fikzioa ("balizko geroa" ofizialki...)eta egia esan, lehenengo postuetan ipini da pelikula hau nire gustokoenetan.
Azkenengo urteetan efektu berezietan oinarritu dira filme hauek baina aspaldiko partez pelikula ausart eta interesgarria dugu hau, ideia onetan oinarritua eta gertakariak datozen bezala azalduz, hain modan dagoen amaierako sorpresara jo gabe.
Zuzendariak genero honetan ditugun erreferentziekin jolasten du eta hankaz gora jartzen dizkigu, horretarako pare bat "truko" maixuki erabiliz. Nabarmena da Kubrick-en "2001: Una odisea en el espacio" eta Tarkovski-ren "Solaris"-en erabilera baina "vuelta de tuerca" (azkoin biraketa, jujuju...) bat gehiago ematen dio istorioari.
Sam Rockwell aspalditik da aktore promesa horietako bat ("Confesiones de una mente peligrosa" eta "Los impostores" esaterako). Maiz azaldu du bere talentua baina badirudi oraindik "boom" hori falta zaiola. Ez nintzateke harrituko datozen Oscar-etan izendatua izango balitz.
Aurtengo Sitges-eko jaialdian arrasatu egin du pelikulak: pelikula, aktore, gidoi eta produkzio diseinu onenari saria!
ONENA: Aspaldiko partez kalitatezko zientzia-fikzioa
TXARRENA: Urriak 9-an estreinatu zain nengoen baina hemen ez dute INON ipini!! Egunkarian inguruko kartelera guztiak begiratu eta EZER EZ!! Jende askori oharkabean pasatuko zaio. LASTIMA!!!
BITXIKERIA: Zuzendaria oso ausarta izan da:
-Bere izena aldatu du, David Bowie musikariaren semea izateak eraginik izan ez zezan.
-Kevin Spacey handia proiektuan parte hartzeko irrikitan omen zegoen baina zuzendariak halako aurpegi ezagunik nahi ez zuenez, ordenagailuari ahotsa jartzearekin konformatu behar izan zuen!

FROZEN RIVER -2008-


Azken zine independiente onenaren muestra bat dugu Frozen River hau. 2008 Sundunce festibalean pelikula onenaren saria eraman zuen eta Oscar-etan 2 izendapen izan zituen.
Hasiera batean antena 3-en bazkalondotan ematen dituzten pelikula hoietako bat ematen du, baina aurrera doan ahala kalitatezko drama bihurtzen da.
New York estatuko iparraldean, Canadaren mugan, bizi den emakume baten istorioa azaltzen da. Gizonak bi semerekin bertan behera utzita, gogorrak pasa beharko ditu aurrera ateratzeko.
Paisaia hotzak, ibai izoztua, Mohauk-en erreserba, etorkinak, pobrezia, erlazio bitziak, drama...
Guzti hori ikus dezakegu "madre coraje" honen filmean.
ONENA: Melissa Leo aktoresa protagonista. Zeharo sinesgarria baina istorio tristea.
TXARRENA: Lehen aipatuta bezala itxuraz telefilme txungo horietako bat dirudiela hasieran...
BITXIKERIA: Fargo eta Thelma & Louise baten nahasketa bezala definituko nuke. Noski maila apalagoan...

lunes, 16 de noviembre de 2009

CLEANER -2007-


Nahiz eta bi aktore haundi izan (Samuel L. Jackson eta Ed Harris) zuzendari pakete batekin eta istorio zeharo "predecible" (esukeraz "aurresangarri" da baina hori jartzen ba det no lo entiendo ni yo...) batekin oso zaila da pelikula aurrera ateratzea baño bueno, bi hoiei esker arratsalde pasa egiteko moduko pelikula dela esan daiteke...
Renny Harlin: zer esan zuzendari haundi (ejem...) honi buruz. "
-"La isla de las cabezas cortadas": Pffffffffffffff...
-"La jungla de cristal 2": sagako txarrena por mucho...
-"Máximo riesgo": Sintiendolo mucho por Stallone, pfffffff...
-"Memoria letal": Bueno, pentsatu nun, igual akziozko pelikulai neurria hartzen ari da pixkanaka...
-"Deep blue see": Marrazo superdotado haien pelikula...pffff...pffff...
-"Driven": Stallone en la formula 1. jajajaja, pffffff,pfffff,pfffff...
En fin... voy a parar...
ONENA: Protagonistek eramangarri egiten dute pelikula.
TXARRENA: Minuto 1 de partido, badakizu zein den gaiztoa.
BITXIKERIA: Zuzendariak ez du ohi bezain beste hanka sartu. txukun xamarra geatu zaio.

THE LAST KING OF SCOTLAND (El Último Rey de Escocia) -2006-


Beldurra, grazia, rollo ona, erokeria, bortizkeria era berean transmititzen ditu Forest Whitaker handiak (zentzu guztitan) merezitako Oscar-a eman zion pelikula honetan.
Ugandara doan mediku bolondres bat da istorio honetako "hari gidatzailea" (hilo conductor? pffff...) eta han Idi Amin presidente izatera iritsi zen garaia bizitzea tokatuko zaio.
Idi Amin sona handiko presidente Ugandarra izan zen 1971 eta 1979 artean egin zituen bortizkeriengatik.
Interpretazio earra, pelikula entretenigarria eta kalitatezkoa.
ONENA: Forest Whitaker (Una vez más...)
TXARRENA: Pertsonaia protagonista ez zait oso sinesgarria egin, "demasiao pardillo"
BITXIKERIA:
-Expediente X-eko Scully ikus dezakegu look zeharo ezberdin batekin.
-Torturaren eszena, Richard Harris-en "Un hombre llamado caballo"- ren revival-a da. Qué dolor....

viernes, 13 de noviembre de 2009

CELDA 211 -2009-


Gartzeletako pelikulak ia ia genero ezberdin bat bezala hartu daitezke. Normalean ihesaldien prestaketan oinarritzen dira (La gran evasión, Le trou, Cadena prpetua, Fuga de Alcatraz...) edo baita benetako gertakarietan ere ( En el nombre del padre...).
Kasu honetan berriz ikuspuntu ezberdin bat ematen dio Daniel Monzon zuzendariak gartzeletako filmeari.
Istorioaren hasera puntua nahiko "rebuscaua" iruditu zaidan arren, ondoren ekarriko duen guztiak berehala ahaztarazten dizu.
Luis Tosar-en Malamadreren pertsonaiak indar haundia duen arren, beste pertsonaiaek oso ongi konpletatzen dute errepartoa.
Tentsioa irabaziz doa metraian zehar bukaera handira arte. (interpretazio ezberdinetara irekia, portzierto.
Pelikula espainiarra izateko EARRA!!!
ONENA: Gauza asko:
-Tosar "se sale"!
-Protagonistaren papera aktore "ezezagun" bati eman izanak istorioa sinesgarriagoa egiten du.
-Erritmoa eta tentsioa
-ETA-ko presoen erabilera
TXARRENA:
Antonio Resines encasillatuegia daukat buruan eta ez zait sinesgarri egiten, baña tira, badu bere "momentazoa" jajajaja!
ETA-kideak elkarren artean batuan hitzegiten al dute errealitatean??? Min pixkat eman dit belarrira...
BITXIKERIA:
-Luis Tosar eta Marta Etura, bikotea dira bizitza errealean.
-Bardem-en anaia ikus dezakegu "el Apache"-ren paperean

EL SECRETO DE SUS OJOS -2009-


Latza pelikula! Juan Jose Campanella-ren pelikula argentinar hau izugarria iruditu zait. Ricardo Darín dugu protagonista (nueve reinas, el hijo de la novia...)eta bera, eta beste aktore guztiak, guztiak, guztiak izugarri ondo daude.
25 urte atzerago jarraitu zuen ikerketa batean oinarrituta liburu bat idazten dabil gure protagonista eta gogoeta egiten duen neurrian gertakariak azaltzen dizkigu.
Amodio istorioa, bortxaketa, hilketa, ikerketa, suspensea, humore puntu bat...
Denetik duen istorio bikaina ederki borobildua!!!
ONENA: Interpretazio guztiaaaaaakkk!
TXARRENA: Pelikula hegoamerikar hauek ikusterakoan, aurreneko minutuak hizkerara ohitzen pasatzen dituzula; baina pena merezi du, bai horixe!
BITXIKERIA: Hasieran, Darín-en kanetan fijatzea gomendatzen dizuet flashback-ekin situatzeko OK?

sábado, 7 de noviembre de 2009

MY DARLING CLEMENTINE (Pasión de los fuertes) -1946-


Seguruenik western generoan gehien errepikatu den istorioa da honako hau: Wyatt Earp, bere anaiek eta Doc. Holliday ek Clampton anaiekin izandako duelua OK Corral famatuan.
Western modernoetan ikusia neukan, "Tombston" Kurt Russel eta Val Kilmer-ekin eta "Wyatt Earp" Kevin Costner eta Dennis Quaid-ekin. Oraingo honetan John Ford-en bertsio klasikoaren aurrean gaude, Henry Fonda eta Victor Mature-rekin. Denek dute bere puntua, denetan tentsioa handitzen doa azken duelurarte...
Azken honetan, pertsonaietan gehiago sakontzen du filmearen iraupena laburragoa izan arren. (Costner-ena adibidez oso luzea da...)
Beste hainbat filmek historio berbera kontatzen dute: "Duelo de titanes" (Burt Lancaster eta Kirk Douglas), "La hora de las pistolas" (James Garner eta Jasorn Robards)...
Western-ak gustoko izan ezkero, ikusi beharreko pelikula.
ONENA: Clampton-tarren aitak bere semeari botatako bronka: "Si sacas la pistola que sea para matar!"
TXARRENA: Beti bezala, txuri beltzeko pelikulek atzeraka botatzen gaituztela batzuetan...
BITXIKERIA: Izenburu originalak kantu bati egiten dio erreferentzia. Kantu horrek badu euskarazko bertsioa!!! Ene maite, ene maite, ene maaaaaaaaite Kattalin...

jueves, 5 de noviembre de 2009

TO BE OR NOT TO BE (Ser o no ser) -1942-


Ser o no ser, 1942koa, Ernest Lubitsch-ena, pfff... seguru Garci-ren programan ateratzen ziren entendido haiei bakarrik gustatzen zaizkien pelikula tostonazo horietako bat dela... Ba ez!!!
Neu ere harritu egin naiz erritmoz beteriko filme dibertigarri, entretenigarri, IZUGARRI honekin!
Naziak Varsovia okupatu zutenean dago kokatua filmea. Teatro konpainia batek, hainbat nazi ordezkatuko ditu, gestapoko espia baten informazioa bere helburura iristea ekiditeko, bitartean, senarra, emaztea eta maitalearen tirabirak nahasten direlarik.
Gaur egun "comedia de enredo" deitzen dena baina oso, oso, oso fina. Oso gag landu eta barregarriak elkarren artean maixuki lotuta.
ONENA: Krixton inpresio onakin lagatzen dizu. DENA, DENA, DENA.
TXARRENA: Beti gauza bera esaten dut baina; Pelikula hauenganako dugun aurreritzi negatiboa...
BITXIKERIA: Ziur nago, Tarantinok erreferentzi (edo zerbait gehiago) bezala hartu zuela pelikula hau Malditos Bastardos egiteko. Antzekotasuna nabaria da!!! Aaaamigo...
P.D.: BENETAN, PELIKULA LATZA. FLIPATU IN DET!!! JAJAJA!! DENOI GOMENDATZEN DIZUET!

lunes, 2 de noviembre de 2009

LA CABINA -1972-


Jose Luis Lopez Vazquez-en heriotzaren berriarekin batera ikusi dut Merceroren erdi metrai hau eta egia esan bere garaian "puntazo" bat izango zen seguru!
Alde batetik, zine espainiar ezberdin eta ausarta da eta López Vazquez perfekto dago.
Bestetik, esan nahiaren asuntoa dago. Dirudienez garaiko diktaduraren metafora bat da. Ziurrenik hala izango da eta badu zentzua baina grazia egin dit beste zinezale batek honi buruz dioena:

"Y lo de la metáfora del franquismo y su subliminal crítica pues qué queréis que os diga, cada uno puede ver metáforas y subliminalidad donde le dé la real gana ¿Qué no? Pues nada, nada, pongo unos ejemplos aquí abajo de películas subliminales con metáfora:
• "Titanic": Película premonitoria de la Revolución Rusa sin lugar a dudas. Ese iglú de tierras frías que arremete contra la sociedad opulenta y capitalista ¿qué es si no?
• "La reina de África": Film colonialista que subliminalmente sugería una monarquía títere para toda África. Más tarde se intentó hacer lo mismo con "El rey león".
• "Toro salvaje": Metáfora antitaurina sobre la perra vida del toro obligado a embestir para sobrevivir.
• "Monstruos S.A.": Película financiada subrepticiamente por todos los tiranos del mundo para mostrarnos que todos los monstruos tienen una cara buena.
• "El Señor de los anillos": Sin duda el gremio de joyería está detrás de ella.
Nada hombre, un neozelandés viendo "La cabina" seguro que piensa: "¡Oh my God, qué metáfora más subliminal del franquismo!". Seguro. "


Jajajaja! Hombre, ez zaio arrazoirik falta baña kasu honetan seguraski hala izango zen...
ONENA: Garairako originaltasuna eta Lopez Vazquez bera, ahotsa erabili gabe gauza asko trasmititzeko gai dena eta genero serio batean gainera.
TXARRENA: ...
BITXIKERIA: Dirudien bezala, diktaduraren metafora bada, garaiko zentsoreak ez ziren konturatu eta ez zuten oztoporik jarri...