
Gartzeletako pelikulak ia ia genero ezberdin bat bezala hartu daitezke. Normalean ihesaldien prestaketan oinarritzen dira (La gran evasión, Le trou, Cadena prpetua, Fuga de Alcatraz...) edo baita benetako gertakarietan ere ( En el nombre del padre...).
Kasu honetan berriz ikuspuntu ezberdin bat ematen dio Daniel Monzon zuzendariak gartzeletako filmeari.
Istorioaren hasera puntua nahiko "rebuscaua" iruditu zaidan arren, ondoren ekarriko duen guztiak berehala ahaztarazten dizu.
Luis Tosar-en Malamadreren pertsonaiak indar haundia duen arren, beste pertsonaiaek oso ongi konpletatzen dute errepartoa.
Tentsioa irabaziz doa metraian zehar bukaera handira arte. (interpretazio ezberdinetara irekia, portzierto.
Pelikula espainiarra izateko EARRA!!!
ONENA: Gauza asko:
-Tosar "se sale"!
-Protagonistaren papera aktore "ezezagun" bati eman izanak istorioa sinesgarriagoa egiten du.
-Erritmoa eta tentsioa
-ETA-ko presoen erabilera
TXARRENA:
Antonio Resines encasillatuegia daukat buruan eta ez zait sinesgarri egiten, baña tira, badu bere "momentazoa" jajajaja!
ETA-kideak elkarren artean batuan hitzegiten al dute errealitatean??? Min pixkat eman dit belarrira...
BITXIKERIA:
-Luis Tosar eta Marta Etura, bikotea dira bizitza errealean.
-Bardem-en anaia ikus dezakegu "el Apache"-ren paperean
No hay comentarios:
Publicar un comentario