
Latza pelikula! Juan Jose Campanella-ren pelikula argentinar hau izugarria iruditu zait. Ricardo Darín dugu protagonista (nueve reinas, el hijo de la novia...)eta bera, eta beste aktore guztiak, guztiak, guztiak izugarri ondo daude.
25 urte atzerago jarraitu zuen ikerketa batean oinarrituta liburu bat idazten dabil gure protagonista eta gogoeta egiten duen neurrian gertakariak azaltzen dizkigu.
Amodio istorioa, bortxaketa, hilketa, ikerketa, suspensea, humore puntu bat...
Denetik duen istorio bikaina ederki borobildua!!!
ONENA: Interpretazio guztiaaaaaakkk!
TXARRENA: Pelikula hegoamerikar hauek ikusterakoan, aurreneko minutuak hizkerara ohitzen pasatzen dituzula; baina pena merezi du, bai horixe!
BITXIKERIA: Hasieran, Darín-en kanetan fijatzea gomendatzen dizuet flashback-ekin situatzeko OK?
No hay comentarios:
Publicar un comentario