sábado, 21 de noviembre de 2009

GIGANTE -2009-


Bi pertsoanai bakartiren arteko amodio istorio txiki eta polita da honako hau baina ooooooooooossssooooooooo motelaaaa...
Supermerkatu bateko segurata bat, kamerak kontrolatzen aritzen dena, garbitzaile batetaz maitemintzen da, horrela, ezer esateko ausardirik ez duenez, egunero jarraitu egingo dio, hark jakin gabe bera babestuz.
Pelikula argentinar hau ia ia pelikula mutua da, eta hitzegiten duten bakoitzean asko kostatzen da ulertzea, oso azentu itxia bait dute.
ONENA: Protagonista eta bere Motorhead eta Biohazard-en kamisetak!!!
TXARRENA: Batez ere oso motela dela.
BITXIKERIA: Irakurri dudan beste kritika baten arabera, aurtengo Berlin-eko jaialdi aspergarriko gauza onenetako bat izan omen zen... Nolakoak ote ziren orduan beste filmeak?!!!

No hay comentarios: