
Ilargiko energia estazio batean lan egiten duen langile bakarra da Sam Rockwell-en pertsonaia. 3 urteko kontratua bete beharko du bertan, erreleboa iritsi arte. Baina noski, beti bezela gauza arraroak gertatzen hasiko dira...
Beti gustatu izan zait zientzia-fikzioa ("balizko geroa" ofizialki...)eta egia esan, lehenengo postuetan ipini da pelikula hau nire gustokoenetan.
Azkenengo urteetan efektu berezietan oinarritu dira filme hauek baina aspaldiko partez pelikula ausart eta interesgarria dugu hau, ideia onetan oinarritua eta gertakariak datozen bezala azalduz, hain modan dagoen amaierako sorpresara jo gabe.
Zuzendariak genero honetan ditugun erreferentziekin jolasten du eta hankaz gora jartzen dizkigu, horretarako pare bat "truko" maixuki erabiliz. Nabarmena da Kubrick-en "2001: Una odisea en el espacio" eta Tarkovski-ren "Solaris"-en erabilera baina "vuelta de tuerca" (azkoin biraketa, jujuju...) bat gehiago ematen dio istorioari.
Sam Rockwell aspalditik da aktore promesa horietako bat ("Confesiones de una mente peligrosa" eta "Los impostores" esaterako). Maiz azaldu du bere talentua baina badirudi oraindik "boom" hori falta zaiola. Ez nintzateke harrituko datozen Oscar-etan izendatua izango balitz.
Aurtengo Sitges-eko jaialdian arrasatu egin du pelikulak: pelikula, aktore, gidoi eta produkzio diseinu onenari saria!
ONENA: Aspaldiko partez kalitatezko zientzia-fikzioa
TXARRENA: Urriak 9-an estreinatu zain nengoen baina hemen ez dute INON ipini!! Egunkarian inguruko kartelera guztiak begiratu eta EZER EZ!! Jende askori oharkabean pasatuko zaio. LASTIMA!!!
BITXIKERIA: Zuzendaria oso ausarta izan da:
-Bere izena aldatu du, David Bowie musikariaren semea izateak eraginik izan ez zezan.
-Kevin Spacey handia proiektuan parte hartzeko irrikitan omen zegoen baina zuzendariak halako aurpegi ezagunik nahi ez zuenez, ordenagailuari ahotsa jartzearekin konformatu behar izan zuen!
No hay comentarios:
Publicar un comentario