sábado, 7 de noviembre de 2009

MY DARLING CLEMENTINE (Pasión de los fuertes) -1946-


Seguruenik western generoan gehien errepikatu den istorioa da honako hau: Wyatt Earp, bere anaiek eta Doc. Holliday ek Clampton anaiekin izandako duelua OK Corral famatuan.
Western modernoetan ikusia neukan, "Tombston" Kurt Russel eta Val Kilmer-ekin eta "Wyatt Earp" Kevin Costner eta Dennis Quaid-ekin. Oraingo honetan John Ford-en bertsio klasikoaren aurrean gaude, Henry Fonda eta Victor Mature-rekin. Denek dute bere puntua, denetan tentsioa handitzen doa azken duelurarte...
Azken honetan, pertsonaietan gehiago sakontzen du filmearen iraupena laburragoa izan arren. (Costner-ena adibidez oso luzea da...)
Beste hainbat filmek historio berbera kontatzen dute: "Duelo de titanes" (Burt Lancaster eta Kirk Douglas), "La hora de las pistolas" (James Garner eta Jasorn Robards)...
Western-ak gustoko izan ezkero, ikusi beharreko pelikula.
ONENA: Clampton-tarren aitak bere semeari botatako bronka: "Si sacas la pistola que sea para matar!"
TXARRENA: Beti bezala, txuri beltzeko pelikulek atzeraka botatzen gaituztela batzuetan...
BITXIKERIA: Izenburu originalak kantu bati egiten dio erreferentzia. Kantu horrek badu euskarazko bertsioa!!! Ene maite, ene maite, ene maaaaaaaaite Kattalin...

No hay comentarios: