
Arthur Penn zuzendariaren detektibe pelikula setentero ona!
Gene Hackman dugu protagonista. Aktoresa ohi batek bere alaba buruarina (por no decir pelandrusca...) bilatzeko kontratatuko du. Lana aurrera daramala, arazo pertsonal batzuk ere konpondu beharko ditu.
Noski, ezer ez da dirudiena...
Melanie Griffith eta James Woods gazte gazte batzuk ere ikus ditzakegu.
ONENA: Gidoia, Hackman eta dialogo batean Eric Rohmer zuzendariari egiten zaion kritika: " No me gustan sus peliculas. Es como mirar como crece una planta." Jojojo!
TXARRENA: ...
BITXIKERIA: Hackman-en emaztearena egiten duen aktoresak, ETB-2 ko pasalo programan ateratzen den (edo zen) neska baten krixton antza zeukan!!! Ea argazkiak lortzen ditudan!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario