viernes, 24 de diciembre de 2010

VICTOR VICTORIA (Victor o Victoria) -1982-


Txalogarria benetan La Sexta 3 telebista kateak martxan ipini duen ekimen interesgarria: gauero bi pelikula "klasiko". Betiko aktore/sa eta zuzendari handien filmeak botatzen hasi dira.
Duela pare bat aste Blake Edwards zuzendariaren heriotzaren berri izan genuen eta horren harira, atzo filme hau ikusteko aukera eskeini zidaten.
Klasiko hau 30. hamarkako Paris-en girotua dago. Bertan kabaraeteko artista bat lan bila dabil eta ez du arrakastarik izango gizon trabestitzat pasa arazten den arte. Gauza nahasten joango da Chicago´ko gangster bat beretaz maitemintzen denean.
1982-ko komedia honetan askatasun osoz tratatzen da homosexualitatearen gaia, egoera barregarri pila bat sortaraziz.
Filme musikalengatik (Sonrisas y lagrimas, Mary Poppins et hauxe bera) famatua den Julie Andrews dugu protagonista. Musikalak gorroto ditudan arren hau asko gustatu zait izan ere zati musikalak zeharo justifikatuak daude, hau da, kabareteko funtzioak direla eta ez direla beste musikal gorrotagarri batzuetan bezela kalean kantari hasten "sin venir a cuento"...

ONENA: Gidoia, elkarrizketak, pertsonaiak eta humore elegantea. Eta nola ez, Edwards beraren Clouseau inspektorea gogorarazten duen detektibea. -Tenga cuidado!-Yo siempre tengo cuidado...jojojojoo!
TXARRENA: Niri pertsonalki musikalek atzera botatzen naute. Horren erruz pelikula hau orain arte ikusi gabe nengoen.
BITXIKERIA: Oscar-etarako 7 izendapen lortu arren kantu originalarena bakarrik irabazi zuen. "Ghandi" eta "E.T" -rekin topatu bait zen urte horretan. Zorte txarra!

miércoles, 22 de diciembre de 2010

THE KILLERS (Forajidos) -1946-



Toma ya! Gidoia duen pelikula bat!!! Gaur egun ez da erraza landutako gidoia duen pelikula bat ikustea, beraz atzera begiratu eta horrelako filme bat topatzea oso gustagarria gertatzen da.
Ernest Hemingway-en istorio labur batean oinarrituta dago filmea eta Oscar-etarako 4 izendapen lortu zituen. Zuzendaria, gidoia, soinu banda eta muntaia. ( Pelikula bat ona edo txarra den epaitzeko Oscar kopurua begiratzea ez dela oso fidagarria azaldu nahiko nizueke beste egunen batean. Agian sari banaketa iristehar denean...)
Niretzat ezezaguna zen Burt Lancaster eta Ava Gardner-en pelikula hau eta izugarri gustatu zait. Azken urteetan horrenbeste erabili den flashback-aren teknikaren bitartez, boxealaru baten hilketa argituko dute metraian zehar. EAAARRRRAAAAAAAAAAA!!!
ONENA: Gidoia
TXARRENA: Txuri beltzeko pelikulek ematen diguten perezagatik galtzen ditugun maisulanak...

TRON LEGACY -2010-


28 urte beranduago egin dute 1982-ko "Tron" pelikularen jarraipena eta nik uste zerbait hobeagoa pentsatzeko denbora nahikoa izan dutela. Beraz, "Tron Legacy" hau laister ahaztuko zait. Bisualki interesgarria bada ere, ez du 3D formatu berria nahikoa esplotatzen ("Avatar"-ek egin bezala adibidez.). Niretzat filmearen puntu erakargarriena hori zen eta hutsean geratu ondoren, ez dut pentsatu ere egin nahi, 2D formatuan zein aurpegirekin geratuko nintzatekeen...
Gai honen inguruan Matrix-en aurretik egindako pelikulak ("Tron" bera, "El cortador de cesped", "Nivel 13", etab.) aintzindariak izan ziren baina Matrix ondorengoak berriz "quiero y no puedo" dirudite.

Total: pelikula ciberfilosofikotxungo hoietako bat. Sakonkerian hasi ta bertan galtzen direla eta ez dutela jakin baza inportanteena jokatzen: 3D-a

ONENA: Soinu banda retroa eta nonbait irakurri dudan bezala: "Obi Wan Lebowski" Jeff Bridges.
TXARRENA: Ez du ez buru ez hankarik...
BITXIKERIA: "House" telesaileko "13" medikua ikus dezakegu. Guapisisima!!

miércoles, 15 de diciembre de 2010

LEHIAKETA



Nor da falta dena aktore edo aktoresa?

ERANTZUNA: TOM CRUISE (MAGNOLIA)

IRABAZLEA: YATA! SARIA: 3 puntu!

martes, 14 de diciembre de 2010

EAT, PRAY, LOVE (Come, reza, ama) -2010-


Aspaldian Julia Roberts-en arrastoa galduta geunden eta egia esan behar badut, hala jarraituko balu hobe!

Espainian oso ongi saldu dute pelikula, Bardem-ekin lan egiten duela azpimarratuz baina filmean ez da agertzen ordu eta erdi pasa arte. TOMA YA! Ez da "precisamente" Bardemen interpretazio espektakularrena, mas bien oporretara joan da eta gainera kobratzen...

Beste puntu interesgarria Richard Jenkins aktorea da baina hau ere ordu bete pasa arte ez da agertzen... en fin...

Zalantzarik gabe, neskei zuzendutako pelikula da baina neskak ez dira inozoak eta pelikula hau lotsagarria iruditu zait. Nola esango nuke... ABOMINABLE!!

ONENA: Richard Jenkins en papera (laburra izan arren)
TXARRENA: ¿Por dónde empiezo...?
BITXIKERIA: Julia Robertsen ahoa oraindik eta handiagoa ikusten da zinean! Zer gertatuko ote da 3-D formatuan filmatzen dutenean!! Por Dios!!
Horrelako pelikula txarrei etiketa bat jartzen diet laburki iritzia eman ahal izateko: DANTE'S PEAK Izen bereko pelikula nardagarriaren omenez...