
Txalogarria benetan La Sexta 3 telebista kateak martxan ipini duen ekimen interesgarria: gauero bi pelikula "klasiko". Betiko aktore/sa eta zuzendari handien filmeak botatzen hasi dira.
Duela pare bat aste Blake Edwards zuzendariaren heriotzaren berri izan genuen eta horren harira, atzo filme hau ikusteko aukera eskeini zidaten.
Klasiko hau 30. hamarkako Paris-en girotua dago. Bertan kabaraeteko artista bat lan bila dabil eta ez du arrakastarik izango gizon trabestitzat pasa arazten den arte. Gauza nahasten joango da Chicago´ko gangster bat beretaz maitemintzen denean.
1982-ko komedia honetan askatasun osoz tratatzen da homosexualitatearen gaia, egoera barregarri pila bat sortaraziz.
Filme musikalengatik (Sonrisas y lagrimas, Mary Poppins et hauxe bera) famatua den Julie Andrews dugu protagonista. Musikalak gorroto ditudan arren hau asko gustatu zait izan ere zati musikalak zeharo justifikatuak daude, hau da, kabareteko funtzioak direla eta ez direla beste musikal gorrotagarri batzuetan bezela kalean kantari hasten "sin venir a cuento"...
ONENA: Gidoia, elkarrizketak, pertsonaiak eta humore elegantea. Eta nola ez, Edwards beraren Clouseau inspektorea gogorarazten duen detektibea. -Tenga cuidado!-Yo siempre tengo cuidado...jojojojoo!
TXARRENA: Niri pertsonalki musikalek atzera botatzen naute. Horren erruz pelikula hau orain arte ikusi gabe nengoen.
BITXIKERIA: Oscar-etarako 7 izendapen lortu arren kantu originalarena bakarrik irabazi zuen. "Ghandi" eta "E.T" -rekin topatu bait zen urte horretan. Zorte txarra!



