
Toma ya! Gidoia duen pelikula bat!!! Gaur egun ez da erraza landutako gidoia duen pelikula bat ikustea, beraz atzera begiratu eta horrelako filme bat topatzea oso gustagarria gertatzen da.
Ernest Hemingway-en istorio labur batean oinarrituta dago filmea eta Oscar-etarako 4 izendapen lortu zituen. Zuzendaria, gidoia, soinu banda eta muntaia. ( Pelikula bat ona edo txarra den epaitzeko Oscar kopurua begiratzea ez dela oso fidagarria azaldu nahiko nizueke beste egunen batean. Agian sari banaketa iristehar denean...)
Niretzat ezezaguna zen Burt Lancaster eta Ava Gardner-en pelikula hau eta izugarri gustatu zait. Azken urteetan horrenbeste erabili den flashback-aren teknikaren bitartez, boxealaru baten hilketa argituko dute metraian zehar. EAAARRRRAAAAAAAAAAA!!!
ONENA: Gidoia
TXARRENA: Txuri beltzeko pelikulek ematen diguten perezagatik galtzen ditugun maisulanak...
No hay comentarios:
Publicar un comentario