miércoles, 22 de diciembre de 2010

TRON LEGACY -2010-


28 urte beranduago egin dute 1982-ko "Tron" pelikularen jarraipena eta nik uste zerbait hobeagoa pentsatzeko denbora nahikoa izan dutela. Beraz, "Tron Legacy" hau laister ahaztuko zait. Bisualki interesgarria bada ere, ez du 3D formatu berria nahikoa esplotatzen ("Avatar"-ek egin bezala adibidez.). Niretzat filmearen puntu erakargarriena hori zen eta hutsean geratu ondoren, ez dut pentsatu ere egin nahi, 2D formatuan zein aurpegirekin geratuko nintzatekeen...
Gai honen inguruan Matrix-en aurretik egindako pelikulak ("Tron" bera, "El cortador de cesped", "Nivel 13", etab.) aintzindariak izan ziren baina Matrix ondorengoak berriz "quiero y no puedo" dirudite.

Total: pelikula ciberfilosofikotxungo hoietako bat. Sakonkerian hasi ta bertan galtzen direla eta ez dutela jakin baza inportanteena jokatzen: 3D-a

ONENA: Soinu banda retroa eta nonbait irakurri dudan bezala: "Obi Wan Lebowski" Jeff Bridges.
TXARRENA: Ez du ez buru ez hankarik...
BITXIKERIA: "House" telesaileko "13" medikua ikus dezakegu. Guapisisima!!

No hay comentarios: