martes, 15 de febrero de 2011

GOYA SARIAK 2011


Faboritoak zirenak: "También la lluvia" eta "Balada triste de trompeta"
Irabazlea: "Pa Negre"

Interneteko deskargen polemikak izugarri baldintzatu ditu aurtengo Goya sariak. Iciar Bollain edo Alex de la Iglesia irabazle suertatu ezkero, akademia, bietako bati arrazoia ematen ari zitzaiola emango zukeen beraz zer egin dute? Hirugarren bati eman sari garrantzitsuenak. Ez diot "Pa Negre"-ri meriturik kendu nahi. Ez dut oraindik ikusi eta horrenbeste izendapen bazituen zerbaitegatik izango da baina nik uste oraingo honetan, esaerak dioen bezala, "A rio revuelto..."
Dena dela, beti da pozgarria faborito ez den norbaitek irabaztea edozein arlotan. Honi esker, bestela izango ez zuen arreta izango dute bai filmak eta baita bertan parte hartu dutenek ere.

Beste alde batetik, Javier Bardem-i emandako saria ez da inolako sorpresa izan. Gazteleraz egindako paper honengatik Oscar-etara izendatua baldin badago, nola ez zioten ba Goya emango!!!! Zine espainiarrak zine estatubatuarra aldare batean dauka eta ez dute kontrakorik esateko adorerik.

Gala diseinatzeko orduan ere, estatubatuarren estiloa kopiatu nahi izaten dute, estilo propiorik ez dutelako. Diferentzia zera da ordea, haiek zerbaitetan onak badira, ospakizun handiak organizatzen da. Horretan artistak dira espainiarren aldean.

BITXIKERIA:
1-Rorigo Cortés, "Buried"-eko zuzendariaren komentarioa eskenatoki gainean: -¡Tengo un Goya como una olla!-
Agian ez zen egokiena...
2-Jimmy jump-en agerraldia, aktore onenaren Goya ematerakoan. ¡Bravo por la seguridad!! jajaj!