jueves, 8 de noviembre de 2007

12 ANGRY MEN (12 Hombres Sin Piedad) -1957-


Sidney Lumet zuzendariak maisulan bat erdietsi zuen bere lehenengo saiakeran. Gizon bat heriotzera bidali edo ez erabaki behar duen epaimahai popular baten deliberazio gelan kokatzen da akzioa. Henry Fonda buru delarik, ikusi beharreko klasikoa dugu hau. Antzerki obra bat bailitzan, akzio guztia gela berean ematen da, bertan elkarrizketa zoragarriak ematen direlarik.
Deliberazioaren hasieran 12 tik 11 pertsonek erruduntzat jotzen dute epaitua baina batek ez. Hau (Henry Fonda) banan bana besten argumentuak baliogabetzen joango da iritzia aldaeraziz.
Prozesu honetan, maisuki azaltzen ditu Lumet-k pertsonai bakoitzaren ezinegon, aurreiritzi, historio pertsonalak eta delitua bera.

Pelikula batean garrantzitsuena istorioa eta partaideen talentua dela frogatzen duen ezinbesteko adibidea da "12 Angry Men"

ONENA: Baliabide tekniko gutxirekin gauza apartak egin daitezkeela. Bai horixe!
TXARRENA: Jende askok txuri beltzean izateagatik bakarrik ez duela ikusiko. Okerreko aurreritziak...

BITXIKERIA: Sidney Lumet-en LEHEN filmea izan zen!!

1 comentario:

Anónimo dijo...

Pelikula honi buruz idatzi duzuna irakurrita, ikusteko gogoa sartu zait. Eta galdera bat okurritu zait, agian noizbait blog sarrera batean argitu dezakezuna. Zein 10 pelikula dira zuretzat historiako onenak? Zein gomendatuko zenizkioke zineaz arrastorik eztuen bati?
(galderak zuk egiten dituzu hemen... barkatu atrebentzia!)