jueves, 4 de diciembre de 2008

LOS CRONOCRIMENES -2007-

2004-ean Oscar-etarako izendatua izan zen Nacho Vigalondo zuzendari espainiarra bere "7:35 de la mañana" eta horrek bere lehen luzemetraia den hau egiteko ateak ireki zizkion.

Esan beharra dago ez dela erraza gai honetako filmeak borobiltzea, egia esan, ia ezinezkoa dela iruditzen zait denboran zehar bidaiatzearen inguruko pelikula bat zeharo ongi ixtea. Halere Vigalondok debut txukuna egiten du hemen, ongi eraikitako gidoi batekin era egokian filmatuz.

Interpretazio aldetik ordea nahiko flojoak iruditu zaizkit denak. Kuadrillakoen artean egindako antzezlanaren usaina du eta hori laburmetraietan bale, baino luzemetraietan pausu bat aurrera egin behar dela iruditzen zait.

ONENA: Gidoia (ahal den neurrian).Detaile guztiak ongi zainduta daude.

TXARRENA: Agian neu naiz, Karra Elejalderi pakete pixkat diodana...

BITXIKERIA: Tom Cruise-en produktorak (United Artists) filmaren eskubideak erosi zituen remake bat egiteko.

KOMENTARIO FRIKIA: Filme hontako denbora makiñak ez al du "Demolition Man"-eko presoak hizozteko makiña gogorarazten?

P.D: Reflexio mota hauetara iristeak asko kezkatzen nau...

2 comentarios:

Olaia dijo...

Ze esangoet ba nik: Hiru hitzetan: Ez zitzaidan gustatu!! Asko pentsatu beharko nuke loturak ondo eginak dauden edo ez esateko, eta ez, egia esan pelikula bukatu zenean eneukan horretan pentsatzeko gogorik ere. Baina bueno, behintzat nere memorian geratzea lortu zuen pelikula...

Olaia dijo...

"lortu zuen pelikulaK..." Izorratu egiten dit horrelako hankasartzeak egiteak.