domingo, 28 de octubre de 2007

ALATRISTE -2006-


Aurrekontu izugarria, jantzi, dekoratu,ambientazio, etab. oso onak... baina ez dabil behar bezala Agustin Díaz Yanes-ek zuzenduriko filme hau.

Arturo Perez Reverte-ren elaberritan oinarrituriko istorio hau, material ona zen filme galanta egiteko baina ez da posible izan.

Erritmo falta nabaria du, soinu banda ere faltan botatzen da eta zer esan aktore/aktoresen gainean; Esanguratsua da, pertsonaia espainiarretaz doan istorio honetan, onena aktore atzerritar bat izatea. Viggo Mortensenek lan eskerga egiten du filmea aurrera ateratzeko. Urte askoan Argentinan bizi izandakoa, gaztelera ezagutzen du baina azentoa aldatu eta garai bateko hizkerara moldatu behar izan du. Bestalde, sinesgarri den pertsonai bakarrenetakoa da berea.

Askori handiegi geratzen zaie papera, esaterako, Eduardo Noriega, Unax Ugalde, Elena Anaya...

Ikutu epikoa emateko garaian berriz, motz geratzen da zuzendaria eta ez du inongo emoziorik transmititzen.

Zuzendariaren lana hiru hitzetan deskriba daiteke: Nahi eta ezin.

ONENA: Viggo Mortensen eta Ariadna Gil-en arteko eszenak.

TXARRENA: Xuxurlaka hitzegin behar hori, zergatik? eta Blanca Portillo, Bocanegra-ren paperean. Gizonezkoa dela sinestu behar al dugu? Zergatik aukera zentzugabe hori?
BITXIKERIA: Amaiera aldera "Los Hombres De Paco"-ko "Paco" bera (Paco Tous aktorea) ikus dezakegu batalloiko burua bezala.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Nik duda existentzialak zezkat Blanca Portillo benetan emakumea deken... Eta Viggo Mortensenek nola hitz egiten duen horrela? Ipurdibistan ibili huan larunbat gauian Kanalian eta badakik... gero etxian Visbaporusik ez, ezta bisolbonik ere.

Arturo Perez-Reverte oso idazle ona izango duk (por decir algo), baina bere obrak zinea eramaten dizkiyenian KAKÁA egiten ditek: La tabla de flandes, La novena puerta, Gitano... Bueno, Territorio Comanche salbatuko duk.

P.D: Blanca Portillo huan 7 Vidaseko Pako, no?