martes, 17 de noviembre de 2009

FROZEN RIVER -2008-


Azken zine independiente onenaren muestra bat dugu Frozen River hau. 2008 Sundunce festibalean pelikula onenaren saria eraman zuen eta Oscar-etan 2 izendapen izan zituen.
Hasiera batean antena 3-en bazkalondotan ematen dituzten pelikula hoietako bat ematen du, baina aurrera doan ahala kalitatezko drama bihurtzen da.
New York estatuko iparraldean, Canadaren mugan, bizi den emakume baten istorioa azaltzen da. Gizonak bi semerekin bertan behera utzita, gogorrak pasa beharko ditu aurrera ateratzeko.
Paisaia hotzak, ibai izoztua, Mohauk-en erreserba, etorkinak, pobrezia, erlazio bitziak, drama...
Guzti hori ikus dezakegu "madre coraje" honen filmean.
ONENA: Melissa Leo aktoresa protagonista. Zeharo sinesgarria baina istorio tristea.
TXARRENA: Lehen aipatuta bezala itxuraz telefilme txungo horietako bat dirudiela hasieran...
BITXIKERIA: Fargo eta Thelma & Louise baten nahasketa bezala definituko nuke. Noski maila apalagoan...

No hay comentarios: